ZEZENKETARIK EZ!

Zezenketak ez arte ez kultura.

San Ferminak dira seguruenik mundu mailan ezagunenak diren euskal festak. Ospakizun hau tradizioari guztiz lotua dago, alde batetik, entzierroak eta bestetik, bertan parte hartzen duten zezenen hilketak burutzen direlarik.

Entzierroak ospatzea ez zait orren krudela iruditzen, nahiz eta, zenbait parte hartzailek zezenarekiko duten jarrera lotsagarria izan. Baina ekitaldi honek behintzat zezenaren bizia ez du arriskuan jartzen eta hori da nire iritziz garrantzitsuena.

Entzierroez gain zezenketak daude. “Ospakizun” honetan zezenak krudeltasun ikaragarriaz akabatzen dituzte inongo gupidarik gabe, hala ere, esan beharra dago, kasu gutxi batzutan animali hauei bizia barkatzen zaiela (plazan izan duten jarrera zintzoagatik).

Baina gatozen harira, zezenketa da, tradizioa oinarritzat hartuz, lege aldetik onartuta dagoen hilketa bakarretako bat. Kasu honetan gainera, biktimaren gain jende askok duen jarrera ulertezina iruditzen zait, zaila egiten baitzat pentsatzea animalia egoera tamalgarri horretan ikusteak eman dezakeen plazerra.

Ikus ezazue bestela bideotxo hau (irudiak nahiko gogorrak dira).

Bukatzeko, irudi hauek ikusita ere festa honen alde dagoen inor badago, utz dezala lasai bere iritzia.


2 Responses to “ZEZENKETARIK EZ!”

  1. letrak90 Says:

    Kaixo Irati!

    Letretako gelatik zorte handia opa dizugu zure blogarekin! Oso izen polita aukeratu duzu gainera ¬¬ …

    Muxu handi bat BoSkOtE*ren partez
    eta badakizu, pasa zaitez komentarioren bat idaztera.

    Aio!

  2. letrak90 Says:

    Barkatu atzo konfusio bat izan genuen.

    Iratiren bloga zela uste genuen, izenik jartzen ez duenez…

    Amaia! besarkada handi bat gure partez!

    BoSkOtE*

Leave a Reply