KANADAKO SARRASKIA

            Kanadako gobernuak aurten ere foken ehiza burutzea ahalbidetu du. 320.000 foka inguru akabatuko dituzte legearen kontra dauden bateen eta beste hainbat tramankulu zorrotzen bidez. Animalia eder hauek 12 egun edo hilabete ingurukoak izaten dira, larruaz gain, koipea ere aprobetsatzen dute eta gezurra badirudi ere, baita zakila ere (produktu kosmetiko garestiak egiteko).

Berezitasun gisa, herrialde honetako arrantza ministroak zera dio, ehiza foken gehiegizko populazioagatik baimentzen dutela eta bestetik, arrantzaleen onuragatik egiten dutela, bakailaua gutxitzen ari dela eta diru arazoei aurre egiteko beste aukerarik ez dutela. Gainera, bakailaoaren desagerpena fokei leporatzen diete kanadako gobernuak, nahiz eta, zenbait aditu eta biologoek ez duten horren frogarik aurkitu. Azken batean fokak izurri moduan ikusten dituzte.

Hiltzaile hauek ingurune horietara inguratu baino lehen, fokak lasaitasun ikaragarrian bizi dira eta hemen klikatu ondoren argi eta garbi ikus daiteke basapiztia hauek eragiten duten hondamendia.

           ALDE DAUDENAK:

Tramankulu horiekin fokei buruan jotzearen arrazoi bakarretakoak hauexek dira beraientzat:

- Animaliek gutxiago sufritzen dute.

- Honela larrua dagokion kondizioetan mantentzen da.

- Armak ez erabiltzaren arrazoia garbi ikusten dute, fokak hiltzeko tiro bat baino gehiago behar badute larrua hondatu egiten dela eta ez duela gerora merkaturatzeko balio.

            KONTRA DAUDENAK:

- Bate zorrotz hauekin hiltzearen arrazoi bakarra merke ateratzen delako da. Ez dute zertan muniziorako dirua xahutu.

- Animaliek inoiz baino gehiago sufritzen dute, kasu gehienetan, hilzorian uzten dituztelako, beraien heriotza zenbait orduz luzatuz.

- Kasu askotan larrua bizirik dauden bitartean kentzen die.

Azken finean, sekulako basatikeria dela eta garbi dagoela animalien aurka egin daitekeen erasorik krudelena dela. Halaber, ekintza honek ezin dezake inongo justifikaziorik onartu hauen iritziz.

Protect the seals web orriak markatzaile bat jarri du Kanadan ehiztarien esku hiltzen ari diren foken zifra adieraziz.

One Response to “KANADAKO SARRASKIA”

  1. hiregeroa Says:

    kaixo amaiux! behingoz aurkitu dut zure bloga!

    ba honi buruz zer esan..tira guztiz kontra nago, animaliak gizakiak adinako eskubideak dituzte eta eurekin hori egitea.. eta kosmetikoak behar badituzte buztina erabiltzeko!! tira, tira gaur egun ikusi behar den guztia!

    muxuuAKK

Leave a Reply