9 AHOLKU ANIMALIEN EGUNEROKO BIZITZAN SUFRIMENDUA GALARAZTEKO
Asteartea, Maiatza 29th, 20071. ARROPA:
Arropa, beroki edota zapatak erosterakoan dituzun alternatibak kontuan har itzazu. Larru edo artilezko produktuak erosi beharrean sintetikoak edo zuntz bejetalezkoak erosi. Merkeagoak dira, besteak bezain politak eta animaliei ez die minik ematen.


2. JANARIA: ( nire aldetik zail ikusten dut)
Haragi, arrai, esne eta arraultzen kontsumoa gutxitu. Kontsumorako diren animali gehienak granja intentsiboetan hazten dira eta hemengo bizi baldintzak izugarri latzak eta krudelak dira. Animalien sufrimendua ekiditeko dieta bejetariano bat egin dezakezu.

3.KOSMETIKOAK:
Animaliegan esperimentatuak izan ez diren garbiketa produktu eta kosmetikoak eros itzazu. Ez kolaboratu animaliei erasotzen dien enpresekin, hauek animaliei azalean eta begietan txanpuak probatu eta komunetako garbikinak irensiarazten baitizkie.

4. EHIZA:
Konbentzitu zure inguruko jendea ehiza, arrantza edota, ongi pasatzeko, animaliak harrapa ez ditzan. Ekintza krudel hauek guztiak izugarrizko oinazea sortzen die animaliei, eta bizitzeko duten eskubidea eta gaizki tratatuak ez izateko duten eskubidea baztertzen zaie.
5. GATIBU:
Goza ezazu animaliez beraien ingurune naturalean, hauei traba edo kalterik egin gabe. Gehiegikeria izan ohi da animaliak zoologiko, zirko, rodeo eta akuarioetan tratatzeko eta giltzapetuak edukitzeko era.

6. HEZIKETA:
Zure inguruko unibertsitate edota ikastoletan animaliekin esperimentatzen bada gogor protesta ezazu. Animaliei mina, beldurra, etsipena eta heriotza eragingo dieten esperimentuetan ez parte hartu eta pelikulak edo ordenadore simulazioak bezalako alternatibak proposatu.

7. BABESA:
Galdutako edo jaberik gabeko animaliaren bat aurkituz gero ondo zainduko duten leku ziur bat bila ezazu. ” Babesleku” edo zakurtegi batera eraman behar baduzu, bertako arauez galdetu eta ziurtatu ondo zainduko dutela. Ahal den heinean zakurtegiko animaliren bat adoptatu ezazu.

8. LAGUNAK:
Ez eskuratu animalia exotikorik. Ziurtatu ezazu zure kargura dauden animaliak edo zure ingurukoak ongi tratatuak daudela. Gogora ezazu janari eta paseoez gain, animaliek ere maitasuna, konpainia eta arreta behar izaten dutela.

9. EKIN LANARI:
Erabili ezazu zure ahotsa eta denbora librea babes gutxien dutenen alde. Animaliei gizakiok sortzen diegun dohako oinaze eta tratu txarrak amaitu daitezen lagundu ezazu.

